Pribatutasun politika eta Lege oharra
Pribatutasun-politikari buruzko dokumentu honek zehazten du Bergarako
Udalak zein baldintzatan erabili eta babesten duen erabiltzaileek ematen duten
informazioa. Bergarako Udala erabiltzaileen datuen segurtasunarekin
konprometituta dago. Zu identifikatu ahal izateko moduko informazio pertsonala
duten eremuak betetzeko eskatzen dizugunean, informazio hori dokumentu honetan
ezarritako baldintzen arabera bakarrik erabiliko dela segurtatzen dugu. Hala
ere, denbora aurrera joan ahala gerta daiteke pribatutasun-politika hau aldatu
edo eguneratu beharra izatea, eta, horregatik, orrialde hau sarritan
berrikustea gomendatzen dizugu –eta azpimarratzen dugu hau– aldaketekin ados
zaudela ziurtatzeko.
Webgune honen eta Bergarako Udalak ematen dituen zerbitzuen gestiorako
tratatuko diren datu pertsonalak 3/2018 Lege Organikoaren arabera tratatuko
dira (3/2018 Legea, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide
Digitalen Bermeari buruzkoa).
Tratamenduaren arduraduna
Tratatutako informazioa Bergarako Udalaren ardurapekoa da.
San Martin Agirre plaza, 1. 20570 Bergara (Gipuzkoa)
B@Z ARRETA ZERBITZUA:
010, Bergaratik deituz gero
943 77 91 00, Bergaraz kanpotik
deituz gero
Faxa: 943 77 91 63
Datuak Babesteko Ordezkariaren posta elektronikoa: dbo@bergara.eus
Herritarrengandik zuzenean bildu ahal diren datu pertsonalak
konfidentzialtasunez erabiliko dira, eta Bergarako Udalaren titulartasuneko
tratamendu-jardueran sartuko dira.
Bildutako datuak
Bergarako Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak emateko biltzen ditu
Udalak datu pertsonalak. Datu horietako batzuk zuzenean ematen ditu herritarrak
(inprimakin bat betetzean, prozedura administratibo baten baitan dokumentu bat
aurkeztean…) eta beste batzuk, berriz, zeharka (cookieak).
Era berean, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015
Legearen 28.2 artikuluaren ildotik, edozein administraziok landutako
dokumentuak kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu Bergarako Udalak baldin
eta datuen tratamendua beharrezkoa bada interes publikoko zereginen baterako
edo Udalari dagozkion botere publikoak gauzatzeko -Datuak Babesteko Araudi
Orokorraren 6.1 e) artikulua-. Izan ere, lege horretan jasotakoaren ildotik,
administrazio publikoek ez diete interesdunei galdatuko aplikatzekoa den
araudiak eskatzen ez duen edo interesdunak lehendik edozein administraziori
emana dion datu edo agiririk.
Datu Tratamenduen Erregistroa
Ematen zaizkigun datuak, bai eta herritarrekiko/interesdunarekiko
harremanean sortutako beste edozein datu ere, hainbat helburutarako erabil
ditzakegu, ematen diren udal-zerbitzuen arabera, eta, nolanahi ere, harekin
harremanetan eta komunikatuta egoteko eta udal honek eskatutako zerbitzuak
kudeatzeko.
DBEOren 30. artikuluarekin bat, Bergarako Udalak bere jarduerak
eskatzen dituen Datu Pertsonalen Tratamendu-Jardueren Erregistro
bat du (Bertsioa: 2022ko apirilaren 1a). Erregistro horretan, datu-tratamenduak
biltzen dira; Udalari esleitutako eskumenak eta herritarrei eskaintzen dizkien
zerbitzuak gauzatzeko beharrezko diren tratamendu-jarduera guztiak (datuak
biltzea, suntsitzea, lagatzea, kontserbatzea, egituratzea…).
Tratamendu bakoitzak datuak babesteko aplikatu beharreko araudiaren arabera
Udalak herritarrei eman behar dien informazioa jasotzen du. Datuen tratamenduak
sailka taldekatuta daude, bilaketa errazteko. Ildo horretan, erregistroak
indize bat du, datuen tratamendu guztiak sailka edo zerbitzuka erlazionatzen
dituena.
"Kontserbazio-epea mugatzea" printzipioari jarraiki, datuen
tratamenduak denboran mugatuak izan behar dira, hau da, helburua betetzeko
behar beste denboran kontserbatu behar dira datuak, ez gehiagoan.
Kontserbazio-epeak zehazteko konplexutasuna eta horiek automatikoki
suntsitzearen zailtasun teknikoa kontuan hartuta, Tratamendu Jardueren
Erregistroak ez du zehazki jasotzen kontserbazio-epea. Hala ere, prozesua abian
da.
Datuen komunikazioak
Oro har, datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legeak
agintzen duenean izan ezik; kasu horien artean egon daitezke aurkeztutako
erreklamazioekin lotutako prozeduretan interesa duten Herriaren
Defendatzaileari, epaileei edo auzitegiei egindako komunikazioak. Aspektu honi
buruzko informazioa Tratamendu Jardueren Erregistroan dago.
Segurtasun-neurriak
Bergarako Udalak zure datuak babesteko segurtasun-neurri egokiak
hartzeko konpromisoa dauka, datuak babesteko araudian eta Segurtasun Eskema
Nazionalak ezarritakoaren arabera. Horretarako, Udalak neurri tekniko eta antolamendukoak
hartuko ditu, webgune honetan tratatzen diren datu pertsonalen segurtasuna
bermatu ahal izateko.
Udalaren izenean datu pertsonalak tratatzen dituzten hirugarrenekin
egindako kontratazioetan, hirugarren horrek eragile-kontratua sinatu beharko du.
Akordio horren bidez, kontratatutako pertsona fisikoak zein juridikoak
konpromisoa hartzen du zure datuak babesteko Udalak emandako aginduak betez.
Interesdunen eskubideak
Interesdunak honako eskubide hauek erabili ahal izango ditu Bergarako
Udalaren aurrean: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo haien
tratamendua mugatzeko eskubideak, bai eta tratamendu automatizatuan soilik
oinarritutako erabakirik ez jasatekoa ere. Eskubide horiek baliatu ahal izango
dituzu arestian aipatutako helbidean edo www.bergara.eus webguneko egoitza
elektronikoan, “Tramiteak” atalean aurki daitekeen inprimakia erabilita.
Eskubideak erabiltzerakoan ez bazaizu beharrezko arreta eskaini,
erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan: Tomas
Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3. solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz.
Zure datuen tratamenduari eta erabilerari buruz edo aitortutako
eskubideak erabiltzeari buruz zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan
Bergarako Udaleko Datuak Babesteko Ordezkariarekin, helbide elektroniko
honetan: dbo@bergara.eus
Cookie-en erabilera
Webgune honek zure ordenagailuan hainbat datu gordetzen ditu cookie-en
bidez. Cookieak informazio-fitxategi txiki batzuk dira eta zure gailura
bidaltzen dira zenbait funtzio gauzatzeko. Hainbat cookie ezinbestekoak dira
webgunearen erabilerarako; esate baterako, egindako hizkuntza-aukera gogoan
hartzeko, eskaera-orriak bidali edo saioa hasi eta edukiak moldatu eta osatu
ahal izateko. Horiek erabili ezean, eragozpen ugari sortuko lirateke. Beste
hainbat cookie estatistikak eratzeko erabiltzen dira, Google Analytics
tresnaren bitartez, webgunean jasotako edukiek duten arretaren jarraipena
egiteko. Estatistiketarako datu hauek anonimoak dira.
Cookie-en erabilerari onarpena edo ukapena eman ahal diozu.
Ordenagailuaren konfigurazio-aukerak ere alda ditzakezu cookie-ak blokeatzeko;
kasu horretan, baliteke gure zerbitzuetako batzuk erabili ezin izatea.
Hirugarrenekiko estekak
Webgune honek estekak izan ditzake zure interesekoak izan litezkeen
beste webgune batzuetara jotzeko. Esteka horietan klik egin eta gure webgunetik
irteten zaren unetik aurrera, ez dugu kontrolik izango joan zaren webgunearen
gainean, eta horregatik ez dugu erantzukizunik hirugarrenen webgune horien
baldintzen, pribatutasunaren edo zure datuen babesaren gainean. Webgune horiek
beren pribatutasun-politikak dituzte, eta, horregatik, komeni da haien
baldintzak kontsultatzea, halako baldintzekin ados zaudela egiaztatzeko.
www.bergara.eus
ataria Bergarako Udalaren web ofiziala da. Bertan daude interes orokorreko
edukiak eta zerbitzuak, bai udalerriko biztanleentzat, bai herria ezagutu edo
bisitatu nahi dutenentzat.
Web-atari honen barruan daude udal-jarduerako alorren atari tematikoak
eta sektorialak; zehazki:
Bergarako Udala: bergara.eus
Bergarako Euskara:
bergarakoeuskara.eus
Laboratorium Museoa:
laboratorium.eus
Bergarako Udal Artxiboa:
bergarakoartxiboa.eus
Turismoa: bergaraturismo.eus
Agorrosin kiroldegia:
bergarakirola.eus
Web honetan eskuragarri dauden partaidetza-tresnen bidez adierazitako
iritziak soil-soilik iritzi-emaileen beraien ardurapekoak izango dira.
www.bergara.eus
web-aren eta goian aipatutako atari tematiko eta sektorialen jabetza
intelektualaren eskubideak, bai eta barruko elementu guztienenak ere, Bergarako
Udalaren titulartasunekoak dira, eta edukiak honako lizentzia honen babespean
daude:
Creative Commons-eko Aitortu-PartekatuBerdin 4.0
Nazioartekoa.
Lizentzia horren bidez, hauetarako eskubidea duzu:
Webgune honen edukiak publikoki
partekatu, kopiatu eta birbanatu (testuak, irudiak edo dokumentuak).
Eduki horietatik eratorritako lanak
sortu.
Honako baldintzen arabera:
Edukien jatorria modu esplizituan
aitortu behar da, kopiaren edo deribazioaren azpian honako hau adierazita:
“Jatorria: www.bergara.eus”.
Eratorritako lana lizentzia
berdineko baldintzetan zabaldu beharko da.
Gainera, formatu elektronikoko lana bada, gure webgunearen adierazpena
honako URL honetara lotu beharko da: http://www.bergara.eus/.
Argibide gehiago: Creative Commons-eko lizentzia-aitorpenaren lege-testu osoa.
Lizentzia hau orokorrean aplikatuko da, baina, hala ere, Bergarako
Udalak beste lizentzia-mota bat edo beste baldintza batzuk ezarri ahal izango
ditu eduki edo elementu zehatz batzuetarako; horrelako kasuetan, azken hauek
gailenduko dira arau orokorraren gainetik.
Bergarako Udalak aukera izango du edozein aldaketa edo gaurkotze
egiteko –edozein momentutan eta aurretik ohartarazteko beharrik izan gabe– bere
web-eko informazioan, konfigurazioan edo presentazioan.
Bergarako Udalak ezin du bermatu akatsik ez dagoenik web-aren
sarbidean edo edukian, ezta edukia egoki gaurkotuta dagoenik ere, baina
ahaleginduko da akatsak ekiditen eta, horrelakorik balego, ahalik eta azkarren
zuzentzen edo gaurkotzen.
Web-orri honetan, erabiltzaileak hainbat esteka aurkituko ditu
web-orri honekiko independente diren beste web-orri batzuetara joateko eta,
horrela, eskura jarriko zaizkio interneteko beste informazio-iturri
erlazionatuak. Bergarako Udalak ez du bere gain hartuko orrialde horien
loturetatik edo edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Web-erako sarrera eta bertako informazioarekin egin daitekeen erabilera
soil-soilik hori egiten duenaren erantzukizuna da. Bergarako Udalak ez du
erantzungo sartze horretatik edo informazio-erabilera horretatik erator
daitezkeen ondorio, kalte edo galerengatik, salbu eta estu-estuan bere
eskumenen erabileran jarraitu beharreko lege-xedapenak aplikatzearen ondoriozko
jarduketetatik datozenak.
Bergarako Udalak eskubidea izango du egoki iritzitako edozein
lege-akzio aurrera eramateko, bere web-orriko edukiekin hirugarrenen batek
egindako bidegabeko edozein erabileragatik.