Tokiko eta sasoiko elikagaien inguruko saioak eta elikadura-sistema iraunkor baterantz abiatzeko sentsibilizazio-ekintzak gauzatzen ditugu Bergarako eta eskualdeko herritarrentzat. Ohiko erosleen interesei eta gaurko gaiei leku eginez, elikaduraren inguruko askotariko jarduera irekiak antolatzen ditugu Oxirondo azokan: sukaldaritza-ikastaroak, show-cooking-ak, trikimailuak, dastaketak, solasaldiak…
Asteazkena egun berezia izaten da Oxirondon, Bergarako hainbat ekoizlek zuzeneko azoka egiten baitute arratsaldez. Asteroko hitzordu eder horren bueltan, asteazkenero errezeta bat prestatuko dugu sasoiko produktu batekin, bertaratzen direnen eskura jarriz. Herritarrek aukera izango dute ekimena bertan zein sare sozialetan jarraitzeko.
Tokiko merkaturatze-bide berriak lantzea da Elikaenearen zereginetako bat, ekoizle zein kontsumitzaileei logistika eta komertzializazioa errazteko. Horretarako, Ereindajanek inguruko ikastetxe eta jantokiekin izandako esperientzia baliatuko dugu espazio eta bide berriak irekitzeko.
Wegune honek hainbat datu gordetzen ditu zure ordenagailuan cookie-en bidez.