Debagoieneko zein Euskal Herri osoko elikagaiak eta produktuak aurkituko dituzu Elikaeanean. Produktuek ahalik eta kilometro gutxien egiten dute dendara iristeko, eta posible den neurrian, ekoizleek zuzenean ekartzen dizkigute elikagaiak, bitartekarien eskuetatik igaro gabe.Agroekologia prozesu moduan ulerturik, gure asmoa da dendako eskaintza zabaldu, irizpideak landu eta ekoizle txiki gehiagorekin lan egiteko aukerak etengabe indartzea. Gaur egun, guztira ehundik gora ekoizle txikirekin egiten dugu lan zuzenean.Saltoki handietan ez bezala, Elikaenean beti izango duzu produktuaren inguruko informazio osoa: nork, non eta nola ekoitzi duen, alegia. Informazio hori begi-bistan izango duzu beti, iruditzen baitzaigu gardentasuna ezinbestekoa dela kontsumo-arduratsua praktikatzeko.Bidenabar, garrantzitsua da azpimarratzea dendan eskaintzen dugun produktuen %85 ekologikoa dela, eta soltean (granelean) erosteko aukera lehenesten dugula. Gainera, zero zabor filosofia jarraituz, helburutzat dugu erabilera bakarreko ontzien erabilpena sustatzea eta elikagaien xahuketa gutxitzea. Iraungitzear dauden produktuak deskontuarekin erosteko gunea eta sukaldearen bitartez xahuketa ekiditeko kanala ditugu martxan. Horrez gain, hainbat ekoizleren beirazko ontziak itzulgarriak dira: behin kontsumitu ostean, dendara ekar zenitzake diru-itzulketaren truke.