Bertako produktua merkaturatzeko bide berriak sortu eta herritarren jakintzak partekatzeko helburua du Elikaeneako sukalde komunitarioak. Jendaurrera irekia den espazioa da, egunero zabalik egongo dena. Hiru oinarri hauek ditu:
Gaur egungo kontsumo-ohituretara egokitzea.
Bertako produktua balorean jarri eta beste era batean bideratzea.
Ikaskuntzarako guneak sortzea.
Elikaeneako sukaldean bertako eta sasoiko elikagaiekin osatutako askotariko jaki eta platerak eskainiko ditugu egunero. Barazkiak, lekaleak, haragia, esnekiak eta zerealak izango dira nagusi, otordu orekatu eta goxoak dastatzeko aukera izan dezagun. Etxera eramateko, zure ontzi propioa ekar dezakezu edo bertan izango dugun ontzi-sistema berrerabilgarria erabili.Enkarguak ere jasotzen ditugu, etxeko edota lagunarteko ospakizunetan janari goxoa eskura izan dezazun.
Askotariko platerak prestatzeaz gain, egunero plater osatu eta orekatu bat eskainiko dugu, prezio eskuragarrian. Iniziatiba honen helburua da herritar ororen esku jartzea egunero-egunero ondo elikatzeko aukera.
Debagoieneko ikastetxe, egoitza eta enpresen jantokietan tokiko elikagaiak txertatzeko formazioa eta aholkularitza eskaintzen diegu bertako sukaldariei. Izan ere, uneotan Elikaenea hainbat jantoki hornitzeko aukera lantzen ari da eta, beraz, garrantzitsua da zerbitzu hori sukaldariaren ikuspegitik ere osatzea.
Wegune honek hainbat datu gordetzen ditu zure ordenagailuan cookie-en bidez.