Oxirondo azokako agenda apirila-ekaina

Jarraian, 2026ko apiriletik ekainera bitarteko agendaren informazioa:

EGUAZTENAK OXIRONDON

Ohiko baserritarren azokaren baitan, hilero ekintza berezi bat izango dugu. Ekintza hauetan ez da izena eman behar eta dohakoak dira. Ekintza hauen helburua, Debagoieneko zein Euskal Herriko ekoizle txikiekin eta agroekologia arloan ari diren eragile ezberdinekin elkarlanean sentsibilizazio ekintza mota askotarikoak garatzea da. Udako ordutegian ekintza guztiak 18:00etan izango dira.

APIRILAK 29 | Yagi Miso | Misoa bertako lekariekin: Gorka eta Blanca Yagi Miso proiektukoak etorriko dira beren “euskal misoa” aurkeztera, artoa eta bertako babarrunarekin egindakoa, soja tradizionalaren ordez. Japoniako misoaren testura bera du, baina lekaleen aztarna txikiekin. Misoa ezagutu, ikasi eta dastatzeko aukera bikaina. Ohi moduan, baserritarren azokarekin batera garatuko da ekintza.

MAIATZAK 13 | Marc Badal | Bertako tomate barietateen banaketa: Bailarako eta inguruko tomate barietateen landareak banatuko dira eta horien inguruko azalpenak emango dira eguaztenetako baserritarren azokan. Debagoieneko barietateak (Haritza, Aretxabaleta…) zein bestelako tomate hazien inguruan aditua den Marc Badal izango da bertan zalantza eta azalpen ezberdinetarako.

EKAINAK 10 | Carmen Etxeberria | Erlezaintza eta eztien solasaldi-tailerra: Bergarako Etxague-Azpiko baserritarra eta azokako ekoizlea den Carmenek erlezaintza eta eztigintzaren prozesuaren nondik norakoak azalduko ditu, ezti mota ezberdinak dastatuko dira eta baita gaur egun erleek duten garrantzia azaldu ere.

IKASTARO ETA EKINTZAK

Oxirondo azoka jakintza partekatzeko eta topaleku bihurtzeko asmoarekin, eragile ezberdinekin elkarlanean ikastaro eta ekintza ireki ezberdinak garatuko dira. Udako ordutegian ekintza guztiak 18:00etan izango dira.

APIRILAK 24 |Gaztetxef Jardun euskara elkartearekin). Ostiraletan 17:00-19:00. Aurrez izena eman behar da. Info +: jardun.eus

MAIATZAK 19 | Garitik ogirako prozesua bertako barietateekin (Sosola baserria eta errota eguna): Garitik ogirako prozesua bertako barietateekin:  “bergara goiztiarra”. Hizlariak, Sosola baserriko Aizpea eta Enrike. Aurrez ez da izena eman behar.

EKAINAK 4 | ‘Lagunarte eta familiako topaketetarako kozinatzen’ ikastaroa. Oxirondoko kontsumitzaile eta herritarrek hala eskatuta, etxeko jatorduetatik harago kolektibo handiagoentzat kozinatzeko trikimailu eta tresnak lantzeko ikastaroa. Izena eman behar da. info@elikaenea.eus helbidean maiatzak 25etik ekainak 1era bitartean.

EKAINAK 17 | Senegal-eko azokak ezagutzen (Justicia Alimentaria – Bidezko Elikadurarekin). Senegal-eko Podor eskualdean, bertako baserritar eta herritarrek merkatuak biziberritzeko eta bertako elikagaiak erdigunean ipintzeko landu dituzten egitasmo eta prozesuak aurkeztuko dira.

ASTEROKO AZOKEN INFORMAZIOA

Eguaztenetako baserritarren azoka: 17:30etatik aurrera. Astero, sasoiko eta bertako elikagai bat protagonista, sukaldaritza zuzenean.

Zapatuetako azoka: Baserritar eta saltzaile ezberdinen azoka 8:00etatik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude