‘Eguaztenak Oxirondon’ errezeta liburuxka

Eguaztenero, eguaztenero… zenbat errezeta goxo probatu ditugu?

Baserritarren azoka oinarri duen lehen errezeta liburuxka aurkeztu berri dugu. Badass Project argazkilariekin elkarlanean jardun dugu, azken urtean zehar azokan prestatu diren errezetak jaso eta bisualizatzen. Errezeta gehienak, azokako sasoiko produktu bat dute oinarri, beste batzuk kontsumitzaileen eskariak heldurik etxerako aprobetxamenduzko sukaldaritza praktikoa dute helburu. Hori da hain zuzen ere, errezeta liburuxkaren helburua, herritarrei tresnak ematea inguruan daukagunarekin modu errazean kozinatzeko. Gure kultura gastronomikoa zein bestelako trikimailu eta berrikuntzak jaso dira. Eskerrak, liburuxka honen edizio eta maketazio lanetan lagundu duten herritar guztiei!

Asteazkenero esan ohi dugun moduan, errezeta jarraitu baino garrantzitsuagoa da, ideiak hartu eta nork bere tresnak sortzea sukaldean gustora eta eroso aritzeko.

EGIN KLIK HEMEN IRAKURKTZEKO ETA DESKARGATZEKO

Liburuxka eskuratzeko, galdetu Elikaenean edo asteazkeneko azokan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude