Zer da Verdury Hall?
Bergarako azoka San Martin plazan kokatua zegoen duela hamarkada batzuk. Bertan, ospatzen ziren
jaialdi eta dantzaldiak Verdury Hall izenarekin egin ziren ezagun. Tuterako ‘barazki harrotasunaren jaia’
eta Bergarako ‘verdury’-ren inspiraziotik sortutako festa duzue. Azoka herritarrentzat topaleku izan zen
orduan, gaur egun ere hala izatea nahi dugu.
Bazkari herrikoia eta kontzertua
Oxirondo azokako baserritar eta merkatarien produktuak oinarri izanda, bazkari herrikoia egingo dugu azokako kanpoaldean guztiok elkarrekin. Bazkaltzeko Elikaeneak paella prestatuko du azokan bertan, eta jan-edana eta umore ona ez dira faltako. Bazkalostean Pettiren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu. Ibilbide emankorreko musikari beratarra dugu Petti, 18:00etan hasiko dugu emanaldia.
Tiketak Elikaenean bertan erosi daitezke 10€ren truke, animatu!
