Hotzarekin batera, zaku bete kontu dakargu Oxirondo azokara. Hona hemen azaroa-abenduko egitarauaren informazioa:
- Azaroak 26, eguaztena, ‘Eguaztenak Oxirondon’ azokako liburuxkaren aurkezpena
- Abenduak 10, eguaztena, Ikastetxeetako heziketa programaren aurkezpena 17:30etan
- Olentzero eta Maridomingiren bisita eta Oxirondoko zozketa
Honez gain, gabonetan bertako produktuen eskaintza zabal eta goxoena zuen esku jartzeko lanean dihardugu dagoeneko. Hori dela eta, hemen gure proposamena:
Sukaldeko janari karta: Bertako produktuak balioan jarri eta gabonetan goxo jateko aukera ederra.
*Abenduak 24rako eskatzeko azken eguna abenduak 22. *Abenduak 31rako eskatzeko azken eguna abenduak 29.
Dendako eskaintza: Ospakizun bereziei begira dendako eskaintza berritu dugu. Debagoiena eta Euskal Herriko ardo, kontserba, haragi, esneki, gozo zein barazkien eskaintza zabala izango dugu. Azkenik, bertako produktuak oparitzeko aukera ere, eskaini nahi dizuegu. Horretarako OTAR PERTSONALIZATUAK egingo ditugu.
Galdetu dendan edo jar zaitez harremanetan gure ohiko helbide eta telefonoen bitartez: info@elikaenea.eus / 681 66 08 63
