Ezkaratzean saioa Goiena Komunikazio Taldearen eta Bergarako Elikaenearen artean otsailean sinatutako hitzarmenari esker jarri da martxan. Bi eragileek norabideak batu dituzte proiektu hau aurrera eramateko. Anne Otegik gidatu du saioa, eta Elikaeneako sukaldea grabazio-set bihurtuta, 10 atal ikusgai daude dagoeneko. Bertan, errezeta ezberdinak aurkeztu dira, betiere tokiko eta sasoiko osagaiekin eginda. Errezetetan erabili diren elikagaien xehetasunak azaldu dira, baita horien inguruko osasun-arazoekin edo landaketarekin lotutako informazioa ere.
Saio bakoitzean, Otegik elkarrizketa bat egiten dio gonbidatu bati, sukaldatze-prozesuarekin batera. Gonbidatu horiek guztiak Debagoienekoak dira, eta guztiek elikadurarekin nolabaiteko lotura dute: ekoizleak, artzainak, okinak, nutrizionistak, kirolariak edota beste sukaldari batzuk. Helburua da, solaskideen proiektuak gertuagotik ezagutzeaz gain, bestelako gaiak ere lantzea.
Saio guztiak hemen ikusgai
Pasta integrala udaberriko barazkiekin eta gaztarekin – Nere Aspiazu
Dilistak, barazki eta jogurt atonduarekin – Mireia Alberdi
Gibela strogonoff-saltsarekin – Andoitz Igarza
Barazkiz beteriko krepeak – Agus Otxoa-Aizpurua
Shashuka – Marisa Karasatorrerekin
Azenario-tarta – Andoni Etxezarreta
Zerba-mamiak perretxikoekin eta bexamelarekin – Iñaki Olalde
Patata zartagina Idiazabal ketuarekin – Maialen Madina
Oilasko marinatua sagar chutney-arekin – Igor Morales